SAN MAMES - Historia Eta Memoria
San Mamés - Historia eta memoria, Joseba Moro Aguayo: San Mameseko futbol zelaiaren gainean sekula argitaratu den lanik handiena da liburu hau. Mendebeteko historia arakatzen du, hasi sport berri hartako lehenengo urrats zalantzakorrekin eta gaur egungo azken kontuetan amaitu. Datu bilketa ikaragarriaren emaitza izanik, argazki sorta eder eta, kasu askotan, ezezagunaz lagunduta aurkeztu zaigu. Bidaia kitzikagarria futbolaren Katedralera.
Egileak, Joseba Moro Aguayok, grina eta denbora asko jarri ditu Bilboko futbol zelai historikoaren ikerketaren mesedetan. Horren emaitza da liburu mardul hau, ehun urteko legenda kanpotik eta barrutik ezagutzera eramango gaituena: Athleticeko pertsonaia ezaugarrienak, gertakizunik nabarmenenak, anekdota bitxiak eta, zelan ez, goitik beherako futbol klub horren historia osatzen duten partidak, garaipen izugarriak eta porrotak.
Formato:TAPA DURA
Nº páginas:440
Idioma:EUSKERA
Materia:Futbol ,
Temas
Bizkaia ,
| Código de variante (SKU) | Stock | |
|---|---|---|
| 9788461666799 | 1 |