COCO CHANEL. DOTOREZIAREN IRAULTZA
Coco Chanelen istorioa sormenak, estiloak, glamourrak, indarrak, gogoak eta erabakitasunak markatzen dute. Landako Frantziako umezurztegi bateko haurtzarotik Ritzen logelan hil zen arte, bere ibilbide pertsonal eta profesionalaren errepasoa egiten du liburu honek, lehenik aktore bezala, ondoren kapelagile bezala eta azkenik garai guztietako moda diseinatzaile eragingarrienetako bat bezala. House of Chanelen inperioaren sortzailea, Cocok emakumeen armairuak irauli zituen, modu eroso batean janzteko aukera eman zielarik, dotorezia apur bat galdu gabe. Bere sorkuntzak, little black dress, bi koloretako dantzariak edo poltsa bigundua kasu, gaur egun ere eramaten dira, eguneroko sofistikazioaren ikur bihurtuta. Megan Hess moda-ilustratzaile nabarmenak Chanel unibertsoaren alderdi anitzak aurkezten dizkigu orrialde hauetan: emakumea, marka eta legenda.| Código de variante (SKU) | Stock | |
|---|---|---|
| 1 |