SUSHI GO!
Pasa sushia! Puntuak irabaz ditzakezu makis gehiago jaten baduzu besteek baino, edo sashimi hirukote bat biltzen baduzu. Busti zure nigiri gogokoena saltsan wasabiarekin eta hirukoiztu haren balioa. Baina ziurta ezazu postrerako txoko bat geratzen zaizula, bestela zure puntuak jango dituzu eta! Inork baino puntu gehiago lortu eta sushiko erregea izango zara. Edukia: 108 gutun, honela banatuta: 14 tempura, 14 sashimi, 14 gyoza, 12 maki, 8 maki, 6 maki, 10 izokin nigiri, 5 txipiroi nigiri, 5 tortilla nigiri, 10 pudin, 6 wasabi, 4 zotz. Espainiako araudia. Ezaugarriak: 8 urtetik aurrera 2 eta 5 jokalari bitartean Joko denbora 15 minutu inguru.| Código de variante (SKU) | Stock | |
|---|---|---|
| 3 |