Diseinua
Hemen, zure webeko portadaren (Home) itxura definitu ahal izango duzu. Zure webaren konfigurazioa lor dezakezu "kontrol-paneletik" eta behar dituzun aldaketa guztiak egin ditzakezu...
- Igo ezazu zure dendaren logoa edo formatu karratuko zure negozioaren argazki bat, 300x300 pixeleko kalitate minimoarekin.
- Erakutsiko diren kontaktu datuak ipini. Zure negozioaren webaren arduradunaren izena eta kontaktu-telefonoa.
- Zure weba beste interes esteka batzuekin (Facebook edo Twitter bezala) lotu dezakezu. "+ esteka gehitu" botoia sakatu beste edozein esteka lotzeko. Garrantzitsua da URL-a helbide guztia (http://-egatik hasiz) zuzenki ipintzea. Egiazta dezakezu kontrol paneleko zure negozioko izenaren gainean klik eginez. WhatsApp-en kasuan, honako URL hau sartu behar duzu eremuan - https://wa.me/34XXXXXXXXXX zenbakia - (telefono zenbakiaren atala zurera aldatu behar duzu).
- Seinala itzazu ordutegia, itzultze-politika edo zure bezeroei interesgarria iruditu diezaiokeen edozein informazio "informazio gehiago" atalean.Testu-editorearen bitartez lodia, azpimarratzea edo letra etzana erabil ditzakezu.
- Aukera ezazu 1600×900 pixeleko kalitate minimoko angeluzuzen formatuko hiru irudi zure webeko portadarako (Home), eta ipini testu labur bar irudi bakoitzaren gainean.
Behin oinarrizko datuak eta zure negozioaren weba osatuta, zure webak "zirriborroan" jarraituko du, baina jada sartu ahal izango zara beraren aurrebistara kontrol-paneleko zure negozioaren izenean klik eginez.
Artikulu hau erabilgarria izan zaizu? Bai Ez