OHIKO GALDERAK

Hemen erosketa egiten dutenek normalean izaten dituzten galdera ohikoenei erantzuten diegu. Gogoratu eskaeren eta haien egoeraren inguruko informazioa, baita establezimendu bakoitzak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuena ere, establezimenduak berak eskaintzen duela. Horregatik, plataformatik eroslearen eta saltzailearen arteko komunikazioa errazten lagundu dezakegun arren, zuon arteko komunikazioa ahalik eta zuzenena izatea gomendatzen dugu (saltzailearekin harremanetan jartzeko modua).

Zure esperientzia ahalik eta errazena izaten saiatzen gara, beraz ez da beharrezkoa erosi edo erreserba egin aurretik erregistratzea. Hala ere, plataforman alta eman dezakezu urrats erraz hauek jarraituz. Jakina, plataformaren funtzionamenduarekin, erosketa prozesuarekin edo zure kontuaren kudeaketarekin lotutako galdera edo zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan behar duzun guztietan.

Nola jarri harremanetan bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin?

Gure arreta ordutegia astelehenetik ostiralera da 09:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 15:00etara. Bezeroarentzako arretako gure taldearekin harremanetan jartzeko hainbat modu dituzu.

  • Live chat

  • Bidali email bat hona: info@eup.bbk.eus

  • Telefonoa: (+34) 944143211

  • Whatsapp: 682508701

Nola eros dezaket?

Zerbait bilatzeko, plataformako bilatzailean idatzi nahi duzunaren izena eta sartu zure beharretara egokitzen diren establezimenduetan. Produktuari buruzko informazio gehiago izateko, egin klik erreferentzian. Establezimendu batean zerbait zehatz bilatu nahi baduzu, establezimenduaren bilatzailean idatz dezakezu.

Aukeratutako produktua erosi nahi duzunean, egin klik “Erosi” botoian. Erosketarekin jarraitu dezakezu eta aukeratu duzun artikulua saskian gordeko da. Prozesua errepikatu saskira gehitu nahi dituzun produktu guztiekin.

Produktua zuzenean establezimenduan jasotzea erabakitzen baduzu, egin klik “Nik jasoko dut”.

Eskaera jasotzera joango bazara edo helbide jakin batera bidaltzea nahi baduzu, egin klik “Bidalketa xehetasunak” eta idatzi helbidea.

Ordainketa metodoa aukeratzeko, hautatu “Laburpena eta ordainketa”. Gainera, establezimenduari mezua utz diezaiokezu dendan jasotzeko edo entrega egiteko argibideekin. Eskaera egiteko, egin klik “Erosketa berretsi”.

Erosketa egin ondoren zerbait aldatu nahi baduzu, jar zaitez zuzenean establezimenduarekin harremanetan.

Nola egin ditzaket erreserbak?

Bilatu nahi duzun zerbitzua plataformako bilatzailean idatziz eta sartu zure beharretara egokitzen diren establezimenduetan. Establezimendu batean zerbait zehatz bilatu nahi baduzu, idatzi zerbitzuaren izena establezimenduaren bilatzailean.

Ondoren, egin klik “Erreserbatu” botoian. Bete datuak establezimenduak zurekin harremanetan jarri eta erreserba baieztatzeko. Erreserba egin ondoren bertan behera utzi edo data/ordua aldatu nahi baduzu, jar zaitez zuzenean establezimenduarekin harremanetan.

Nola ordain ditzaket erosketak?

Plataformak PayPal, banku transferentzia, kreditu txartela (ordainketa-pasabide segurua erabiliz) eta eskuz ordaintzea onartzen ditu. Emandako datuak uneoro babestuta daude gure zerbitzari seguruari esker. Zure informazioa guztiz babestuta egongo da beti. Zure erosketak seguruak dira.

Ordainketa metodoa aukeratu ahal izango duzu establezimenduak hala ezartzen duen neurrian, batzuetan ordainketa metodo bakarra egongo baita erabilgarri. Produktu baten ordainketa aukerak ikusteko, egin klik erreferentzian.

Aldatu dezaket bidalketa helbidea erosketa egiterakoan?

Erosketa egiterakoan saltzailearekin zuzenean harremanetan jartzen zara. Horregatik, eskaerarekin lotutako edozein aldaketa egiteko, jar zaitez zuzenean harekin harremanetan.

Non ikus ditzaket nire erosketak?

Egin klik Nire kontua >> Nire erosketak.

Atal honetan erosketaren data, zenbatekoa eta egoeraren xehetasunak ikus ditzakezu. Halaber, erosketa zein establezimendutan egin den ere agertzen da. “Xehetasunak ikusi” botoian klik eginez, eskaerari buruzko informazio osoa ikusiko duzu.

Nola jarri harremanetan saltzailearekin?

Produktu edo zerbitzuren bati buruzko zalantzarik baduzu edo erosketa batekin arazoak badituzu, egin beharko duzun lehenengo gauza saltzailearekin zuzenean harremanetan jartzea da. Berak bidaltzen ditu bere artikuluak eta bere diru-itzulketen eta itzuleren politikak ezartzen ditu. Saltzailearekin harremanetan jartzeko, sartu bere erakusleihoan eta orriaren goialdean “KONTAKTUA” sakatu: bertan telefono zenbaki bat aurkituko duzu.

Nola aurkitu interesatzen zaizkidan produktu/zerbitzuak?

Interesatzen zaizkizun produktu edo zerbitzuak bilatzeko, plataformak terminoen arabera bilatzea ahalbidetzen du, adibidez “olioa”. Beste aukera batzuk ere badaude: sektorearen arabera (adib. Elikadura), kategoriaren arabera (adib. Olioa) eta azpikategoriaren arabera (adib. Oliba-olio birjina estra). Gainera, “ekologikoa” bezalako ezaugarriak gehitu daitezke. Produktuak berritasunei lehentasuna emanez antolatzen dira.

Ahaztu al duzu pasahitza?

Zure kontuaren pasahitza ahaztu baduzu, egin klik hemen: “Pasahitza ahaztu duzu?”. Orrialde berri batera birbideratuko zaituzte, eta han zure emaila sartu eta bidali botoia sakatu beharko duzu. Ondoren, zure kontura email bat iritsiko da pasahitza berrezartzeko jarraibideekin.

Zer egin arazo bat badut?

Plataformaren bidez egindako erosketaren batekin arazoa baduzu eta saltzaileak ez badu konpondu, edo gure plataforma erabiltzearekin edo zure kontura sartzearekin lotutako gorabeheraren bat izan baduzu, gure esku dagoen guztian lagunduko dizugu. Ahalik eta azkarren eta egokien konpontzen saiatuko gara.

Gure arreta egokia ez dela iruditzen bazaizu, Europako Batasuneko lineako gatazken konponbide plataformara jo dezakezu. Kontsumo-arloan gatazkak linean konpontzeko plataforma Europako Batzordeak kudeatzen du, eta kontsumitzaileak eta enpresak epaitegietara jo gabe laguntzeko sortua da. Informazio gehiago eta sarbidea esteka honetan duzu: http://ec.europa.eu/consumers/odr


Artikulu hau erabilgarria izan zaizu? Bai Ez