Kontrol Panela
“Administrazioa” erlaitzean (sartzen erraza bai “nire kontutik” bai menutik) zure dendaren alta faktura deskargatu ahal izango duzu. Sakatu “faktura eskatu” botoia eta minutu batzuk itxaron beharko dituzu sortzen den bitartean, deskargatu ahal izateko.
Plataformaren berezko ordainketa pasagunea (TPV-a) erabiliz gero, eskaera bakoitzaren 0,7-ko komisioaren faktura deskargatzeko aukera izango duzu.
‘Kontrol-panela’ zure web-orriko bihotza da; hortik, bere konfiguraziora, ediziora eta pertsonalizaziora sartu zaitezke. Zure produktu eta zerbitzu erreferentziak, sortu ditzakezu hemendik. Zure ‘kontrol-panelean’ sar zaitezke modu ezberdinetan:
- • Plataforman zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin (edo Facebookeko erabiltzailearekin) sartuz.
- • Jada bazeunden plataforman “logeatuta”, “nire kontua’ / “kontrol-panela” sakatuz.
- • Zure web-a osatuta baduzu, sartu ahal izango zara portadatik (home) ere “kontrol-panela’ botoia sakatuz.
‘Kontrol-paneletik’ ikusi eta aldatu ahal izango dituzu zure alta-prozesuan zehar osatu zenituen negozioaren datuak. Zure negozioaren informazioa hainbat sailetan osatzen da::
- Oinarrizko datuak:izena, deskribapena, helbidea, datu fiskalak, etab.
- Konfiguratu web-orria:logoa, interes-informazioa, portada irudiak (Home).
- Konfiguratu denda:salmenta aktibatze/desaktibazioa edo produktuetako eta zerbitzuetako erreserba. Botoi hau soilik agertuko da “oinarrizko datuak” eta “Konfiguratu web-orria” osatuz gero.
Zure dendaren alta banku-transferentzia bitartez egin baldin baduzu, zure web-a aktibatu arte itxaron beharko duzu datuak eta web-orria osatzen hasi baino lehen.
Baliagarria izan al zaizu artikulu hau? Bai Ez