Oinarrizko Datuak


Lehen urratsa

Zure webaren sorrera eta pertsonalizazioa ‘Oinarrizko datuak eta fakturaziokoak’ sartzen dituzunean hasten da. Momentuz, zure weba ez dago ikusgai Interneten, zirriborro egoeran aurkitzen da, zure gustura osatzen joateko. Zure saltokiaren oinarrizko eta fakturaziozko datuetan sartu, zure ‘kontrol-panelan’ dagoen botoia sakatzen:
Ondoren konfigurazio guztia betetzeko azalpena aurkituko duzu urratsez urrats.


Bigarren urratsa


SEKTOREA. Ezarri ezazu zabalgarriarekin zure saltokiaren sektore nagusia. Geroago, erreferentziak sortu ahal izango dituzu sektore desberdinetan. .

ELKARTEAK. Adierazi merkatari-elkarte baten kide bazara.

IZENA. Zure saltokiaren izena idatzi.

WEB-ORRIAREN HELDIBEA (URL). Zure web-orrirako zuzeneko sarbidea edozein nabigatzailerengandik ematen duen izen publikoa da. Esaterako, ‘niredenda’ aukeratuta, berezko URL-a www.adibidea.com/niredenda izango da. URL-ak 3 letra izan behar ditu gutxienez.

Gomendatzen dizugu zure negozioaren merkataritza-izena erabiltzea, nahiz eta autonomoa izan edo izen desberdina eduki, zure bezeroek ezagutuko zaituzten izena baita.

Zure bezeroeri zure helbidea eman nahi badiezu, URL osoa esan behar duzu, ‘www’ barne.

DESKRIBAPENA (Nor gara?). Zehazki deskribatu egiten duzun jarduera, zure saltokiari buruzko informazio orokorra gehituz. Deskribapena garatuta egon dezan garrantzitsua da, zure bezero potentzialak zure negozioaren gaineko informazio osoa izan dezan. Letra lodia, etzana, edota zenbakikuntza erabil ditzakezu.

Jarraitu zure saltokiaren fakturazio-datuak sartzen.


Hirugarren urratsa


Urteroko kuotaren faktura igortzeko erabiliko dira datu fiskalak. Dagoeneko egoitza sozial bezala osatutako zure negozioaren helbidea erabil dezakezu. Banku-Kontuak IBAN formatuan egon behar da, 24 digitu eta espaziorik gabe.

IBAN kodea  24 digitu ditu eta horrela osatzen da:

Adibidez, IBAN osoa: ES9912345678901234567890 HUTSUNERIK GABE!



Kudeaketa administratiboak beste pertsona batek, webgunea sortu ez duenak, eramaten badu atal hau aldatu beharko da, bakarrik kasu horretan.


Azken Urratsa


Egiaztatu zure negozioaren kokapena zuzena den mapan, oso garrantzitsua da eskatzen den informazioa soilik atal bakoitzean sartzea. Kokapenari buruzko zehaztazun gehiago sartu nahi badituzu: urbanizazioa, ataria, etab. ‘Helbidearen xehetasunak’ atalean ipini ditzakezu.