Piou piou - Karta jokoa
Izua oilategian! Azeria inguruan dabil eta txitak ez dira oraindik oskoletik atera... Jokalari bakoitzari 4 karta banatuko zaizkio, eta gainerakoak erdian jarriko dira, ahoz behera. Arrautzak ere erdian jartzen dira, arrautza aurpegia gorantz dutela. Beti eduki behar ditugu 4 karta eskuan. Jokoaren helburua 3 txita lortzen lehena izatea da, horretarako hainbat ekintza daude jokoan: 3 karta konbinatzen baditugu: oilarra, oiloa eta habia, arrautza bat lortuko dugu. Bi karta konbinatzen baditugu: oiloa eta oiloa, arrautza txita bihurtzen dugu. Azeriarekin lagun bati arrautza bat lapurtu diezaiokegu, baina honek bi oilar baditu eskuan, defendatu egin daiteke. Arrautza txita bihurtuta daukagunean, hau ezingo digute kendu. Hiru txita lortzen dituen lehen jokalaria partidako irabazlea da. 31 karta eta 18 arrautza dauzka Kaxaren neurriak: 8.5 x 11.7 x 2.8 cm| Código de variante (SKU) | Stock | |
|---|---|---|
| 2 |