Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Itturbaltza nekazaritza eta abeltzaintzako familia-ustiategia 2009an sortu zen, elikagai naturalak, osasunerako onak eta kalitatezkoak eskaintzeko helburuaz. Hasieran Mendiko Zaldiak markako Euskal Herriko mendi-zaldiak hazten zituen Itturbaltzak, gaur egun moxal, txahal eta txerrien haragia ekoitzi eta merkaturatzen du, baita barazki eta landare-kontserbak ere.

Unai Beitia, Maider Asla eta Unai Asla dira ustiategi honen buruak; lanketa-prozesuaren xehetasunik txikiena ere jagoten dute azken produktu osasungarri eta zaporetsua lortzeko. Bakio eta Mungian banaturiko 45 hektarea baino gehiagotan, hiru ekoizle hauek elikadura naturalaz hazten dituzte abereak jaiotzen direnetik, kalitate handiko haragia lortzeko oinarri legez.

Esneko moxalak belarrez eta amaren esneaz bakarrik elikatzen dituzte, eta txahalak lehengo eran, transgenikorik bako garagar, arto eta zahiaz, baita familia-enpresaren larreetako berezko bazkaz ere. Txerriak, ustiategira azken urtean iritsiak, kuia edo kalabazaz eta garagar-irinez elikatzen dituzte.

Harremanetarako:

  • Itturbaltza Artisau Elikagaiak
  • 656775163 (...klikatu ikusteko)

Non gaude?

  • Iturbaltzaga Auzoa Mungia-Bizkaia 48100 Espainia

Zerga datuak

  • 12345678Z
  • Itturbaltza Artisau Elikagaiak
  • Iturbaltzaga Auzoa, , Mungia-Bizkaia 48100 Espainia
Loading...