Produktua saskira gehitu da

Izokin ketua Keia (sobre 200 gr)

• Keia izokin keztatua keztatzeko kanon tradizionalen arabera egiten dugu, haritz, pago eta Arabako Errioxako upelen zerrautsen errakuntza geldoaren bidez. Industria-gai ketuetan likido bat injektatzen da ke-gustua emateko; Keian, ordea, ke naturala sortzen dugu bere dentsitatea, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuz, hau da, arbasoen teknikak erabiltzen ditugu, baina gaur egungo teknika- eta zientzia-ezagutza ere bai, jakiteko zein diren kasu bakoitzean parametro egokiak, bere berezitasunen araberakoak.

• Produktu guztiak hotzetan keztatzeko tekniken bidez egiten dira, metodo honen bidez saihestuz arrainaren haragia erdi egosita geratzea prozesuan. Honela lortzen da Keiaren ezaugarri den testura berdingabea.

• Keiak erabiltzen duen lehengaia goi-mailakoa da. Gutxienez 7-8 kilo dituzten izokinak bakarrik erabiltzen ditugu, izokinak helduarora iritsi direla bermatzeko. Gainera, Ipar Itsasotik datoz eta beti itsaslaster indartsuko eskualdeetatik; horrela, haragi sendoko izokinak izaten dira. Keian astero-astero lantzen ditugu izokin arrantzatu berriak, itsasotik atera eta berehala keztatuak.

• Gure produktu guztietan erabilitako gatza nahiz Ekuadorreko panela azukrea (bidezko merkataritza) birfindu gabeak dira eta, beraz, batere industria-tratamendurik gabeak.

• Dastatzeko gomendioak: Ebaketa bertikala egin, 2 cm ingurukoa, eta giro-tenperaturan dastatu, izokinak bere koipea bota dezan. Soberako izokina bere azalaz estali hobeto iraunarazteko. Keia-ren ideia da prestatzen duen izokina zuzenean dastatzeko izatea, beste osagairik gehitu barik, baina oliba-olio birjina estra apurtxo bat ere bota dakioke. Tradizioz, kalitatezko izokin keztatua ozpinetako kapar eta pepino txiki edo arrautza egosi xehatuarekin ere jan daiteke. Joera gastronomiko modernoenen arabera, ahuakatearekin, alga-deribatuekin edo errukulaz edo ezamihiluz egindako saltsekin ere har daiteke.

11,20

Partekatu
fa-facebook-square.png fa-x-twitter-square.png fa-pinterest-square.png fa-whatsapp-square.png fa-envelope-square.png
Código de variante (SKU) Stock
1

Produktu hau bidaltzeko erabil daitezkeen konfigurazio logistikoak

Iritziak

0 iritziak

Harremanetarako:

  • IFZ: 12345678Z
  • Keia
  • Poligono ind. Zubiate, 17 F, Lemoa-Bizkaia 48330 Espainia

Non gaude?

  • Poligono ind. Zubiate, 17 F Lemoa-Bizkaia 48330 Espainia
Loading...