Banku hartan
Psikologiako ikasle batek bere Gradu Amaierako Proiektua egin behar du eta eskola-jazarpena jasan duen norbait bilatzea erabakitzen du. Zoriak aurrean jartzen dio Klararen istorioa, ikasten gozatzen duen neskatoa, jakiteak mugiarazten duen neska; batez bestekoa baino koziente intelektual handiagoa du. Kemen osoz, ingurukoek onar dezaten eta maitatua senti dadin saiatzen da. Baina eskolan mundu etsai batekin egiten du topo, ikaskideekin eta baita hainbat irakaslerekin ere, eta ikaskuntzan lagundu beharrean, trabak jartzen dizkiote egunez egun.| Código de variante (SKU) | Stock | |
|---|---|---|
| 2 |