Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Ugaitz Iturbe ekoizlea da Ugabe Txakolinaren burua; ustiategi txiki hau Bizkaiko Artea udalerrian dago, guztira 2 hektarea mahasti ditu, bere upategia eta botilatzeko instalazioa.
2016. urtetik Bizkaiko Txakolina J. D.ren barruan, txakolin hau artisau-eran egiten da guztiz, azken produktuaren kalitatea bermatzen duen prozesu neketsu baten bidez. Oso handia ez denez, ustiategiaren tamainak aukera ematen dio Ugaitzi ahalik eta gehien zaintzeko mahatsaren aukeraketa, banan-banan hautatuz eta baldintzarik onenak betetzen ez dituen fruta baztertuz.
Ugabe Txakolina egiteko %80 Hondarrabi Zuri mahatsa erabiltzen da, Euskal Herriko bertoko barietatea, ardoari txakolinaren berezko ezaugarriak ematen dizkiona. Gainera, eta aparteko kalitatea emateko, ardo hau Chardonnay (%10) eta Petit Courbu (%10) erabiliz osatzen da, biak barietate frantsesak eta ustiategian bertan landatuak.
Txakolin honen beste berezitasun bat hondar gainean ontzea da; prozedura honek zahartu egiten du txakolina eta ardoak, urre kolore bizikoak, gorputz gehiago hartzen du eta denbora luzeagoa irauten du botilan.
Harremanetarako:
- Ugabe Txakoli
- 639 30 44 36 (...klikatu ikusteko) 639 30 44 36
- ugabetxakoli@gmail.com (...klikatu ikusteko) ugabetxakoli@gmail.com
Non gaude?
- Sarasola, 8 Artea-Bizkaia 48142 Espainia
Zerga datuak
- 12345678Z
- Ugabe Txakoli
- Sarasola, 8, Artea-Bizkaia 48142 Espainia