Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Lorea Momeñe ekoizle gaztea da ‘Urigoitiko Txorizoak’ txerri-ustiategi familiarraren arduraduna duela bost urtetik hona; Orozkoko udalerrian dago.

Gorbeiaren magaletan, txerriak dira Loreak bere produktuak egiteko erabiltzen duen lehengaia. Abereak aske hazten dira, elikadura naturalaz eta transgeniko bako eta gizentzeko azeleratzaile bako pentsuak erabiliz.

Urigoitiko Txorizoak ustiategiaren izar produktua txorizoa da, bi urtez Euskadiko txapelketa irabazi duena. Txerri-arrazen gurutzaketa berezia funtsezko faktorea da haragiaren kalitatean, zaporetsua eta ahogozo parebakoa baita. Txorizo honen ezaugarriak dira, gainera, eskuz egina izatea eta errezeta tradizionala erabiltzea piper txorizeroaz eta berakatzaz. 

Urigoitiko Txorizoak ekoizleak txorizo mina eta pottokarena ere egiten ditu, baita saltxitxoiak ere. Bere produktu guztiak gluten, laktosa eta kontserbatzaile artifizial bakoak dira. 

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio Urigoiti, 3 Orozko-Bizkaia 48410 Espainia

Zerga datuak

  • 12345678Z
  • Urigoitiko Txorizoak
  • Barrio Urigoiti, 3, Orozko-Bizkaia 48410 Espainia
Loading...